Egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa zabalduz eta Tolosako herritarrek eskura dituzten prestazio eta zerbitzuen berri emanez, udala herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi dugu. Tolosako udalean baliabideen kudeaketan, herritarrekiko arretan eta gizarteari kontuak azaltzeko orduan, gardentasun-kultura sustatzeko konpromisoa dugu. Tolosako udalean haruntzago joan eta gure gobernu-jarduna gardentasunean eta erantzukizunean oinarritu nahi dugu.
Horregatik gardentasuna bultzatu dugu gure kudeaketa eta eguneko jardunaren ikurra bihurtuz, kudeatzaileen gainean kontrola egiteko aukera sortuz, proposamenak aurkeztuz eta zeregin sortzailea bultzatuz. Horrela, eta besterik ez, konfiantza eta herritarrek berea den informazioa berreskuratzea ahalbideratzen da; azken finean gizarte informatutagoa eta inplikatuagoa izateko aukera ematen da.
Hortaz, hobekuntzatik, berrikuntzatik eta garapen jasangarriaren aldetik, Tolosa bizitzeko herri atsegin, ireki eta parte-hartzaile bihurtzea den gure helburua lortu nahi dugu; non herritarrak partaide sentitu eta askatasun osoz zein berdintasunean garatu ahal diren, euren behar eta itxaropenei erantzungo dieten udal zerbitzuak, hartarako, eskainiz.
Horrela, informazio guztia eskuragarri dago web orri honetan eta herritar guztiek erraz kontsultatzeko moduan aurki dezakete.
- Gardentasuna hirigintza eta herri-lanetan< Aurrekoa
- Gardentasuna kontratazioanHurrengoa >
- Aurkezpena
- Gardentasuna hautetsi eta konfiantzako karguei dagokienez
- Gardentasuna langileriari eta udal antolabideari dagokienez
- Gardentasuna informazio ekonomiko-finantzarioan
- Gardentasuna kudeaketaren eraginkortasun eta efikazian
- Gardentasuna kontratazioan
- Gardentasuna hirigintza eta herri-lanetan
- Open data
- Udal araudi eta hitzarmenak
- Iradokizunak